Skip to main content

2024/25 16 Gabonetako marrazki lehiaketa

Irudia
olentzero eta mari domingi

Aurten Olentzero eta Mari Domingi berriro Ikastolan eta kaleetan izango ditugu bisitan.

    Ongi etorri festa prestatzen ari den taldeak (besteak beste, gure Ikastola ere dago tartean) MARRAZKI LEHIAKETAn parte har-tzeko gonbidatzen zaitu. Hauek dira oinarriak:

•    ZER EGIN BEHAR DUZU PARTE HARTZEKO? Sortu irudi bat, eta, epaimahaiak hala erabakiz gero, irudi hori Olentzero eta Mari Domingiren jaiaren kartelarena izan liteke.

•    ZER EGON BEHAR DA IRUDI HORRETAN? Gutxienez Olentzero eta Mari Domingi egon behar dira; hortik aurrera, zure sormenak, orijinaltasunak eta senak iradokitzen dizutena.

•    NOLA EGIN BEHAR DUZU IRUDIA? Hori librea da: A3 ala A4 bat, eskuz ala ordenagailuz, kolorez ala zuri-beltzez, errotuladoreak ala margoak erabiliz… Zuk zeuk aukeratu dezakezu nola egin.

•    ZENBAT URTE IZAN BEHAR DUZU PARTE HARTU AHAL IZATEKO? 2-12 urte bitartean (HH eta LH) bazaude, aukera duzu zure proposamena aurkezteko.

•    NON AURKEZTU BEHAR DIRA IRUDI PARTE-HARTZAILEAK? Marrazkia zure tutoreari eman behar diozu. Garrantzi-tsua: parte-hartzaileek ez dute euren izena idatziko atzealdean, baizik eta telefono-zenbaki bat eta bere adina, epaimahaiak, hala beharko balu, eurekin harremanetan jartzeko.
 

•    NOIZ ARTE DAGO DENBORA PARTE HARTZEKO? Gehienez jota, azaroaren 20ra arte. Egun horretan, Ikastolako epaimahaiak aurkeztu diren lan guztiak bilduko ditu.

•    ZER LORTUKO DU LEHIAKETAKO IRABAZLEAK? Ikastetxe bakoitzean 50 €-ko bi sari egongo dira, ikasmateriala erosteko. Horrez gain, ikastetxe guztietako irabazleen artean aukeratuko den irudia Olentzero eta Mari Domingiren jaiaren kartelean agertuko da.

Bestaldetik, jasotako marrazki guztiekin Laudioko kultur etxean ERAKUSKETA bat egingo da abenduaren 9tik 23ra. Norberak interesa balu bere marrazkia jasotzeko har dezala bertan erakusketaren azken egunean.
 

Anima zaitez!! Olentzero eta Mari Domingiren festaren kartela zurea izan daiteke!!

Azken zirkularrak

Irudia
Araba Euskaraz / Ohiko Batzar Orokorra / Hitzetatik ekintzetara dinamika / Arituz esukarazko baliabideen plataforma digitala / HH3-4-5 txintxiburduntzi eguna / DBHko txangoa eta azken egunerako argibideak
Batzar Orokorra / Antzerkigintza emanaldiak / Araba Euskaraz / Euskalgintza Kontseilua / Zuhatzako udalekua / Sorginak Laudio Txikin / LHn galdutako arropak / Kontsumobide tailerrak / Bertsolari eskola topaketak / DBHko…
Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…