ATZERRIAN HIZKUNTZA IKASTAROAK EGITEKO BEKAK
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2025eko udan, 2 astez, atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko beka deialdia jarri berri du abian. Ikasleen eskaerak azaroaren 28a, osteguna, bitartean jasoko dituzte internet bidez zein Ikastolako idazkaritzan.
DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleei zuzendutako deialdia da eta interesatuek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
-Beranduenez 2025ean bete behar dituzte 19 urte.
-Eskatzen den ikastaroaren hizkuntzan aurreko bi ikasturteetan matrikulatuta egon behar izan dira (2022/23-2023/24).
-Aurreko ikasturtean gutxienez 7 puntuko nota izan behar dute eskatutako hizkun-tzan/hizkuntzetan eta 16 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa aurreko ikasturteko bataz besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
-Plaza atxikitu ondoren, dagokion ordainketa epe barruan egitea.
-Aurreko urteetan hizkuntzak ikasteko deialdi honetan plarazarik eskuratu ez izana.
Eskaintzen diren plazen ezaugarriak
Plaza bakoitzak ondorengo kontzeptuak hartuko ditu kontuan: joan-etorriko bidaia EAEko hiru hiribuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialdera, bidaia-asegurua, egingo duen hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenu-gastuak, jarduerak eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.
Ingelesa Irlandan edo Erresuma Batuan eta frantsesa Frantzian ikasteko plazak eskaintzen dira deialdian, maila eta bekario/ez-bekario taldeen arabera toki kopuru mugatua dagoelarik.
Prezioak
1. Tartea 140 euro 2023/2024 ikasturteko bekarioek
2. Tartea 560 euro bekario izan ez zirenek
Eskabidea eta dokumentazioa
Ikasle adindun edo adingabe emantzipatuen kasuan, beraiek egingo dute eskaera; adinbage ez emantzipatuen kasuan, berriz, gurasoetako batek edo legezko ordezkariak egin beharko du.
Eskaerak bide elektronikoz egingo dira www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus web-orriaren bidez eta elektronikoki izenpetu ahal izango dira (ziurtagiri digitala edo itsasontzien jokoa baliatuta) edo bestela, posta elektroniko baten bidez sisteman erregistratu eta eskaera bete, inprimatu eta izenpetu ondoren, Ikastolan aurkeztu ahal izango dira.
Oso inportantea da ikasleak, eskaera betetzean, aukeratutako herrialdeen kodeak zenbakien bidez argi adieraztea, herrialde bakoitzerako eskatzen diren baldintzak kontuan hartuta. Ez da eskatu ez den herrialde baterako destinorik emango.
Informazio gehiago eta eskaera egiteko: