Skip to main content

2024/25 10 Loteria 2024

2024/10/21
Irudia
loteria

Bazkideen Batzar Orokor ezberdinetan hitz egindakoa ardatz hartuta, Ikastola osatzen dugunon ardura ikastolarentzako baliabideak topatzea da; hortaz, eta ideia hori abiapuntu moduan harturik, Loteria salmenta Ikastolarako diru iturrietako bat bilakatu da.

Aurten 80631 zenbakia jokatuko dugu eta Ikastola osatzen dugun familia orori loteria-tako bana egokituko zaigu. Hortaz, berau saltzeko SAIAKERA egitea ESKATZEN dizuegu Artezkaritza Batzordetik. 

 

JASOTZEA ETA KOBRANTZA

Loteria-takoa jasotzea derrigorrezkoa izango da guraso guztien partetik. Horretarako, idazkaritzan jasotzea gomendatzen dizuegu AZAROAREN 5etik aurrera. Takoak eskuratzeko azken eguna abenduaren 11a izango da, data honetatik aurrera jaso ez diren takoak gordailuan geratuko dira dagokien familien izenean. 

Takoa familiako gurasoa ez den beste norbaitek jasotzekotan, baimen idatzia eraman beharko du eta ikasleak ez direnek bere identitatea NAN bidez egiaztatu. 

Loteriaren kobrantza azaroaren 15ean jaulkiko den erreziboan azalduko da. Soberan geratutako loteria-takoak data horretatik aurrera idazkaritzan salgai izango ditugu. 

Tako bakoitzak 5 papeleta izango ditu. Papeletaren prezioa 5€takoa izango da, 4€ loterian jokatuko direlarik, eta gainontzeko 1€a Ikastola laguntzeko izango da. Beraz, tako osoaren balioa 25€takoa izango da. 

 

TAKO OSAGARRIAK

Edozein familiak egokitu zaion loteria-takoa baino gehiago sal dezake, nahi beste loteria-tako eskatzea ere posible da, Ikastolari guztiz lagungarria baitzaio. 

Horretarako, Ikastolaren web orrialdean aurkituko duzuen inprimakia bete azaroaren 8a baino lehen.

 

PARTE HARTUKO EZ DUTEN FAMILIAK

Ekimen honetan parte hartu nahi ez duen familiak loteria-takoa itzultzeko aukera izango du azaroaren 8a arteko epean, idazkaritzan aldez aurretik abisatuz; idazki baten bidez edo laudio@ikastola.eus hebidera mezua idatziz. Loteria epe barruan ukatzen duten familiei EZ zaie EZER KOBRATUKO, baina ezinbestekoa da itzulketa presentzialki edo idatziz gauzatzea, familiaren izen abizenak adieraziz eta loteria zozketan parte ez hartzeko asmoa helaraziz.

Bestalde, jakin badakigu, hainbat familiek ez dutela loterian jokatzea gustuko, baina gustura lagunduko lioketela Ikastolari; hau kontuan izanik, aukera dago loteria ez saltzeko eta loteria bidez jasoko dugun laguntzaren ekarpena bakarrik egiteko. Horrela nahi izatekotan, arren adieraz ezazue takoa jasotzerakoan.  

Ekimen honen helburu bakarra Ikastolarentzako baliabideak lortzea da. Loteria sistemaren bidez egitea, bigarren maila baten geratu beharko litzateke. Horregatik, Ikastola osatzen dugun familia guztiei beste esfortzu bat eskatzen dizuegu. Bide batez, norbaitek diru iturri hauek areagotuko dituen edozein ekimen planteatuz gero, Ikastolatik berauek bultzatuko ditugula ziurta-tzen dizuegu. Mila esker aldez aurretik!

BAIMENA loteria jasotzeko.pdf

Azken zirkularrak

2024-11-19
Astekaria 2024.11.19
2024-11-18
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
2024-11-15
Olentzero eta Mari Domingi 2024
2024-11-12
Astekaria 2024.11.12