Skip to main content

Astekaria 2024.10.08

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

EKE

Berrikuntzekin hasi dira eskolaz kanpoko ekintzak:

 

 

LAUDIO TXIKI

-Katuka:

Katukan dauden jantokiko erabiltzaileei etxeko zapatilak ekartzeko eskaera egin nahi diegu.

 

HAUR HEZKUNTZA

 

 

LEHEN HEZKUNTZA

-Lehen Hezkuntza, 1.maila:

Laudio Udala, Euskaltzaleen Topagunearen bidez, Euskararen Kriseilua egitasmoa martxan jarri du. Zer da?

Etxea ezinbesteko gunea da hizkuntzaren transmisio eta sozializaziorako. Kalean, eskolan eta etxean, hurbiletik egiten da transmisio hori: hizkuntza jaso, bizirik mantendu eta hurrengoei pasatzeko ardura partekatzen dugu guztiok.

Kriseiluaren suak hizkuntza irudikatuko du eta su hori piztuta mantendu eta denon artean zaintzeko beharra irudikatzen du Euskararen Kriseiluak. LAUDIOKO LH1eko ikasleen etxeetan barrena ibiliko da Kriseilua, txandaka.


Bi gonbidapen egin nahi dizkizuegu familiei:

1. Euskararen sua bizirik mantentzea, astebetez Kriseilua zaindu eta hizkuntza ahalik eta gehien erabiliz.
2. Etxekoen hizkuntza ohituren gainean elkarrekin eta familia giroan hausnartzea.

Parte hartzeko, izena eman beharko duzue, eta horretarako galdetegi bat bete. Sartu  kriseilua web-orrian eta HERRIAK atalean aukeratu LAUDIO, eta behin herriko orrialdean, sakatu PARTE HARTU botoia. Izen-ematea, urriaren 1etik 14ra bitartean egin beharko duzue.

Kriseiluak txandaka eramango dituzte haurrek etxera, urriaren 25etik azaroaren 29a bitartean, eta aste bete egongo da familia bakoitzarekin.
Egitasmoari amaiera emateko familia guztiak elkartuko gara eta ospakizun jaia egingo dugu azaroaren 29an Lamuza parkeko Kasinoan 17:30ean.
 

 

DBH

-Bigarren Hezkuntza:

Hedatze programa urriaren 14an abiatuko da. Programa honen baitan jorratuko diren gaiak, programa honek izango duen ordutegia, etab. ezagutzeko jarraian dagoen informazioa irakurri.

 

BATXILERGOA

-Batxilergoko 2.maila:

Ikasturte hasierako guraso bilera urriaren 22an izango da, arratsaldeko 17:00etan areto nagusian. 

 

Azken zirkularrak

ENTSEGU OROKORRAOstegunean, 16:30ean entsegu orokorra egingo dugu Ikastolako sarrera nagusian.2 eta 3 urtekoak ez dira etorri behar.
0-1 Matrikula / Danborrada/ Tanta banaketa / Lan eskaintzak / Agenda 2030 bideoak / AE26 albisteak / AIEKEren boletina / Katukako familiei sorpresa / "Arro eta Doña Ines" ipuina 2 urtetan
Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 18:000etan Herriko plazatik abiatuta. Eguneko programazio zehatza datorren asteko astekarian luzatuko dizuegu.
Danborrada / Korrika / Familiak eleaniztasunean / Agenda 2030 / Laudio Txikikoen txangoa / LH4: Aizpea Goenagarekin solasaldia / DBHko Hedatze saioak / DBH3ko gurasoen bilera