Skip to main content

2024/25 07 Kilometroak eta Nafarroa Oinez

Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Irudia
KM eta NO

KILOMETROAK

URRIAREN 6AN AZPEITIRA JOATEKO BUSA

Urriaren 6an Azpeitiko Ikastolak Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jaia, ospatuko du Azpeitian ”Izpiz-izpi” lemapean.

Eskualdeko udalek antolatutako autobus zerbitzua izango da bertora hurbiltzeko. Laudio Udaleko euskara zerbitzuak salgai ditu goizeko ordutegian.

Txangoaren prezioa 13 eurokoa da 6 urtetik aurrerakoentzat (0-5 urtekoentzat dohainik). 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena eraman beharko dute (eredua Udaletxean edo euskara@laudio.eus helbidean eskatu) eta 2008 urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batekin lagunduta joan beharko dute.

Autobusak 10:00etan abiatuko dira Laudioko institututik eta itzulera bidaian 19:00etan Azpeititik.

 

NAFARROA OINEZ

URRIAREN 20AN ZANGOZARA JOATEKO BUSA

Urriaren 20an Zangozako Ikastolak Nafarroa Oinez, Nafarroako Ikastolen jaia, ospatuko du Zangozan ”Piztu!” lemapean.

Eskualdeko udalek antolatutako autobus zerbitzua izango da bertora hurbiltzeko. Laudio Udaleko euskara zerbitzuak salgai ditu goizeko ordutegian.

Txangoaren prezioa 17 eurokoa da 6 urtetik aurrerakoentzat (0-5 urtekoentzat dohainik). 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena eraman beharko dute (eredua Udaletxean edo euskara@laudio.eus helbidean eskatu) eta 2008 urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batekin lagunduta joan beharko dute.

Autobusak 9:00etan abiatuko dira Laudioko institututik eta itzulera bidaian 18:00etan Zangozatik.

Azken zirkularrak

Irudia
Araba Euskaraz / Ohiko Batzar Orokorra / Hitzetatik ekintzetara dinamika / Arituz esukarazko baliabideen plataforma digitala / HH3-4-5 txintxiburduntzi eguna / DBHko txangoa eta azken egunerako argibideak
Batzar Orokorra / Antzerkigintza emanaldiak / Araba Euskaraz / Euskalgintza Kontseilua / Zuhatzako udalekua / Sorginak Laudio Txikin / LHn galdutako arropak / Kontsumobide tailerrak / Bertsolari eskola topaketak / DBHko…
Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…