Skip to main content

Mendian gora

2024/06/04
Irudia
AUSTIGARMIN

DBHko ikasleentzako Gorbeia Parke Naturalean mendi egonaldia antolatu dugu ekainaren 19tik 21era.

 

Egonaldiak 25 euroko kuota izango du eta ordainketa EKEko erreziboaren bidez egingo da.

 

IZEN EMATEA

Ekintza honetan parte hartzeko izen-ematea  ekainak 9 arte egin ahal izango da. Baina toki kopuru mugatua (30 leku) denez, izen emate datak ezarriko du erreserba ordena. Horretarako izena emateko formularioa bete beharko da:

 

Ostean, ondorengo dokumentazioa Idazkaritzara ekarri edo eke@laudioikastola.eus posta elektronikora bidali:

-Alergia edo bestelako mediku oharren txostena.

-DBH4koek irudi baimena (behean deskargatzeko aukera dago).

 

PROGRAMAZIOA

Goikogane Mendi Taldeak Austigarminen (1087m) duen aterpetxetik Gorbeia Parke Naturaletik txoko ezberdinak ikusi: Baiasen jaiotza, tontorra…

 

 

KONTUAN HARTZEKOAK

Lehen eguna, ekainak 19, asteazkena:

. Zehaztuko dugun orduan, arratsaldean, Parke Naturalean sartu aurreko azken aparkalekuan (Belauztegi) elkartuko gara.

.Bakoitzak bere afaria eraman behar du

 

Bigarren eguna, ekainak 20, osteguna:

.Bazkaria eraman behar da.

.Gosaria eta afaria aterpetxean egingo dira.

 

Hirugarren eguna, ekainak 21, ostirala:

.Gosaria aterpetxean egingo da.

.Bazkal ordurako etxean, egongo gara. Ibarratik busean itzultzea aurreikusten da.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
PG A ERANSKINA - IAB.pdf

Azken zirkularrak

2024-07-11
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO FUNTZIONAMENDUA
2024-07-11
3 urtetik aurrerako ikasleen eskola ordutegia osatzeko zerbitzua  
2024-07-11
2024/2025 ikasturtean garraio zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen:
2024-07-11
2024/2025 ikasturtean jantoki zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen: