Skip to main content

2023/24 57 Ekaineko funtzionamendua

Irudia
jantokia

Ekainaren 3tik aurrera egun erdiko jardueran hasiko dira Haur Hezkuntzako 2 urtetik aurrerako ikasleak.

JANTOKIA

Goizeko jardunaren ondorioz, jantokiaren funtzionamendua asteazkenetako berbera izango da egun horietan.

Data horretatik aurrera jantokia erabiltzen jarraituko ez duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek aurretik komunikatu beharko dute.  Horretarako ondoko formularioa bete beharko dute maiatzaren 24a baino lehen:

Ekainean jantoki zerbitzua erabiliko ez duten ikasleek dagokien erregulazioa izango dute uztaileko erreziboan.

 

IRTEERA ORDUTEGIAK

Ekainaren 3tik aurrera asteazkenetan izan ohi ditugun irteera ordutegiak izango ditugu:

 

2 URTE:  (eskola aukera) 15:00 arte, moldaketak tutoreari komunikatu.

3 URTE:   14:30-14:45 malgua

4 URTE:   14:30-14:40 malgua

5 URTE:   14:40-14:50 malgua

LH 1-4: 14:45

LH 5-6: 14:30etik aurrera bazkaltzen amaitutakoan. 

 

GARRAIOA

Garraio zerbitzuak ere bere ordutegiak moldatuko ditu ekainaren 3tik aurrera.

Ugaora doan autobusa, asteazkenetan bezala, 15:05ean abiatuko da Ikastolatik ikasturte amaiera bitartean.

Azken zirkularrak

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Mantenurako lan poltsa / Ikastolako mediku zerbitzua / Elkartasun zinema / Gurasoleku agenda / Faktoriako euskara egitasmoa / Gazte talent / Xake eskaintza / Laudio Txikiko gurasoen bilerak / Irakurzaletasuna HHn / LHko…
Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…