Skip to main content

2023/24 53 AE´24 Tonbola

Irudia
TONBOLA AE21

HUSTU GANBARAK ETA ARMAIRUAK ARABA EUSKARAZEN ALDE!

Ekainaren 16n, Araba Euskaraz, Arabako Ikastolen jaia, ospatuko dugu Olarizun. Aurtengo helburua Oiongo San Bizente Ikastola laguntzea izango da, baina antolaketa lanak Arabako 8 ikastolen artean burutuko ditugu. Hortaz, Laudio Ikastolari, Amurrioko Aresketa Ikastolarekin lankidetzan, bertan izango den tonbola antolatzea egokitu zaio .

Ekintza aurrera ateratzeko, Ikastolako komunitate osoaren laguntza ezinbestekoa izango dugu eta hori dela eta,  parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu: ekarri Ikastolara etxean erabiltzen ez duzuen baina oraindik erabilgarri diren liburu, opari, mozorro, jolas zein bestelako tresna eta tramankuluak. Tonbolarako sari zerrenda osatuko dugu beraiekin.

 

DENDA EDO NEGOZIO BAT DUTEN FAMILIENTZAKO ESKAERA

Denda edo negozio bat duten Ikastolako familiei ekimenean laguntzeko eta tonbolarako ekarpenak egiteko eskaera luzatzen diegu.

Horrez gain, ekimenean lagundu dezaketen bestelako kontaktuak eskaintzea ere eskertuko dugu, propaganda opariak edo bestelako ekarpenak egiteko prest egon daitezkeen norbanako eta enpresen kontaktuak alegia, edota pertsona ezagunek izenpetutako kamisetak edo bestelakoak eskuratzeko kontaktuak.

 

MATERIAL BILKETA

Materialen bilketa Ikastolako sarreran egingo dugu maiatzaren 17ra arte. Ekarpen guztiak poltsa itxietan ekartzea eskatzen dizuegu.

Bolumen handikoen berri emateko edo kontaktuak eskaintzeko idatzi posta elektroniko honetara: arabaeuskaraz.tonbola@ehi.ikastola.eus

 

LAGUNTZAILEAK

 Tonbolaren antolaketa lanetan zein Araba Euskaraz egunean berton egoteko laguntzaileak behar ditugu. Laguntzeko prest bazaude idatzi arabaeuskaraz.tonbola@ehi.ikastola.eus helbidera.

2023-24 53 AE24 tonbola ELEB.pdf

Azken zirkularrak

ENTSEGU OROKORRAOstegunean, 16:30ean entsegu orokorra egingo dugu Ikastolako sarrera nagusian.2 eta 3 urtekoak ez dira etorri behar.
0-1 Matrikula / Danborrada/ Tanta banaketa / Lan eskaintzak / Agenda 2030 bideoak / AE26 albisteak / AIEKEren boletina / Katukako familiei sorpresa / "Arro eta Doña Ines" ipuina 2 urtetan
Apirilaren 24an Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu 18:000etan Herriko plazatik abiatuta. Eguneko programazio zehatza datorren asteko astekarian luzatuko dizuegu.
Danborrada / Korrika / Familiak eleaniztasunean / Agenda 2030 / Laudio Txikikoen txangoa / LH4: Aizpea Goenagarekin solasaldia / DBHko Hedatze saioak / DBH3ko gurasoen bilera