Skip to main content

Jantokiko familiei egindako inkestaren emaitzak

Irudia
jantokiko inkesten portada

Jantokia darabilten familiek zerbitzuaz duten asebetetze maila ezagutzeko inkestaren emaitzak aztertu berri ditu Guraso Ordezkarien Batzarrak.

Orohar erabiltzaileen %69ak erantzun du inkesta, Laudio Txikikoen %73ak, Haur Hezkuntzako 2. Ziklokoen %78ak; Lehen Hezkuntzakoen %72ak; DBHkoen %55ak eta Batxilergokoen %43ak. Honek Jantoki zerbitzuak familientzako bere biziko garrantzia duela adierazten du.

Adierazgarria da inkesta bete dutenen %32ak jantokian egindako aldaketei buruzko ezjakintasuna aitortu duela eta gutxi gorabehera zeozer dakitenak %42a direla. Ezagutza maila horretatik abiatuta, aldaketa metodologikoaren egokitasuna baloratzean, %55ak adostasun maila altua adierazi du. 

Ikasleek denetarik jaten ikasteko helburuak adostasun maila altuena eskuratu du, %82koa. NAOS aholkuekiko adostasuna ere oso nabaria izan da %77koa. Beste hainbat galdegai ere, zerbitzuarekiko asebetetzea, instalazioak edo menua kasu %75eko adostasunaren bueltan kokatu dira.

Azkenik, iradokizunak helarazteko atalak oso erantzun maila altua izan du, izan ere, familien %35ak baliatu du bere ekarpenak helarazteko, Ahal den  neurrian, berton jasotakoak jantokiko egunerokoa hobetzeko dinamikan  txertatuko dira.

 

1.- Jantokian garatzen ari diren aldaketa metodologikoa...
Irudia
2.- Jangelan egin den aldaketa metodologikoa egokia dela deritzot
 
Irudia

 

3.- Jangelako instalazioaren egoera (lekua, garbitasuna, tamaina...) ona da.
Irudia
4.- Jangelako menuekin gustura/ados nago.
Irudia
5.- Eusko Jaurlaritzaren NAOS gomendioak (Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia) jarraitzea egokia ikusten dut. Hau da, barazkiak gutxienez 4 aldiz astean, okela gorri gutxi, arroza-pasta gehinez egun batean, fruta ia egunero, esneki gutxi eta arrautzak eta arraina astean behin edo bitan.

 

Irudia
6.- Jantokian umeek DENETARIK JATEN ikasi behar dute.
Irudia
7.-Gure seme alabek jantokian...
Irudia
8.- Jantokiko hezitzaile eta sukaldariekin harreman ona dugu.
Irudia

 

9.- Gustura nago jangela zerbitzuarekin.
Irudia
10.- Bazkalosteko patio denborarekin gustura nago.
 
Irudia

 

 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.