Skip to main content

Euskara gabe ez gara

Irudia
EUSKARA GABE EZ GARA

EUSKARA GABE EZ GARA

Euskara erdigunean jartzeko konpromiso zehatzak hartu ditugu Aiaraldeko beste hamaika ikastetxerekin batera. Pasa den astelehenean egindako agerraldian Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxea Martinezek, parte hartu zuen. 

INFORMAZIOA

Konpromiso zehatzak:
  1. Hizkuntza gaitasunak eta joerak lantzeko ikasgai guztiak eta ikastetxeko jarduera guztiak hartuko ditugu kontuan.
  2. Euskal hiztun aktiboak sortu nahi ditugu, ez dugu nahikotzat hartuko euskara irakastea.
  3. Euskararen soziologia emango diegu ikasleei, hots testuinguruan jarri.
  4. Kulturartekotasuna hizkuntza eta kultura gutxituen ardatzetik landuko dugu.
  5. Euskararen erabilera sustatu eta babestuko duten espazioak sortuko eta lanketa sistematiko eta sakona egingo dugu.
  6. Euskaldun izatearen harrotasuna landuko dugu.
  7. Curriculumean euskal dimentsioa jorratuko dugu.
  8. Euskararen Herria, Euskal Herria, kontuan hartzen duten baliabideak erabiliko ditugu. Euskal curriculuma erreferente izango dugu.
  9. Euskarazko kulturgintzaren zaleak sortzeko lan egingo dugu.
  10. Euskara hezkidetzarekin batera landuko dugu zeharkakotasunez.

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.