Skip to main content

25/26 ikasturterako lan deialdia

Irudia
LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak 2025/26 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du:

 

HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE/IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA 

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzan irakasle aritzeko ikasturte osorako jardunaldi partzialeko kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute:

  • Lehen Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

HLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko ikasturte osorako lan kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

 

BIGARREN HEZKUNTZAN MUSIKA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan musika arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa. Zientzietako edo letretako beste arloren bat emateko gaitasuna izatea lehenestuko da.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

BIGARREN HEZKUNTZAN EUSKARA/GAZTELERA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Hezkuntzan euskara edota gaztelania arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Filologia ikasketetako gradua edo baliokidea.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

BIGARREN HEZKUNTZAN BILOGIA / GEOLOGIA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Hezkuntzan biologia edota geologia arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

BIGARREN HEZKUNTZAN GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Hezkuntzan gorputz hezkuntza arlorako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LANPOLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

 

Lan deialdi guztietan, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 6rako beranduenez.

Azken albisteak

Ekaina agurtzeko udalekuetan jostari.
LH5en Aldatzen eta LH6n Garai berriak.
LH 3, LH 6 eta DBH 4.
Lehen Hezkuntzari agur.