Skip to main content

LH6tik DBH1era salto!

Irudia
LH6tik DBH1era

LEHEN HEZKUNTZARI MEREZITAKO AGURRA

LH6.mailakoek ikasturteari eta Lehen Hezkuntzako etapari merezitako agurra emateko hainbat ekintza egin dituzte azken egun hauetan: ur- festa, udako igerilekuak, DBHko ikasleen bisita eta hurrrengo urteko kide berriak ezagutu eta bukatzeko, etapa agurra.

 

"Urte hauetan zehar egindako ahalegina eta lortutako aurrerapenak benetan miresgarriak izan dira. Aurrera egiteko gogoekin, egunez egun oztopoak gaindituz eta erronka berriei aurre eginez, bide luzea egin duzu, bide bakarra, zurea.

 

Gogoan izan bide hori ez dela hemen amaitzen; oraindik abentura asko dituzu zain, zure barnean mundu berri baten hazia daramazu. Jarraitu beti bizipoz horrekin, izan ausarta ametsak lortzeko eta ez utzi  inoiz ikasteari. Boteretsua zara eta inoiz ahazten baduzu, batera gogoratu dezakegu. Baina gogoratu, elkartasunik eta maitasunik gabe ez dagoela botererik!
Berezia eta bakarra zara eta horrek oso garrantzitsu egiten zaitu, etorkizunean ziur gaude gauza handiak lortzen jarraituko duzula. Gozatu momentuaz, eta prestatu hurrengo abenturarako!
 
Entzun gure bihotzen taupadak euskaraz dira, segi euskarari leihoak zabaltzen!!
Zorionak bihotzez"

Azken albisteak

Laudio Ikastolak “Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 15ean, osteguna, 17:30ean, Kultura Etxeko Arraño gelan, Leyre Canoren eskutik.
Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa ikasgaietarako irakaslea behar du. 
EITBk ekoitzitako aurtengo gabon kanta sortan, Janus Lesterrek abestutako “Lurra etxe” kantuaren hitzak sortu ditu Laudio Ikastolan Batxilergo irakasle ari den Nahikari Yubero Perezek.
Saharar errefuxiatuen kanpamentuetako Aaiungo Bucraa herrian izan dira batxilergoko 2.mailako 19 ikasle.