Skip to main content

Gure haurrak ere badira

Irudia
ASKI DA

ERAILTZEN ARI DIREN HAURRAK GUREAK ERE BADIRA, ASKI DA!



Israel-AEBk burututako sarraskiari urjentziazko erantzuna emateko asmoz, Gure haurrak ere badira egitasmoak elkarretaratzeak deitu ditu. 

Israelgo armada sionistak, AEBren laguntzarekin, su etena apurtu eta beste sarraski bat egin du. Lotan ziren bitartean, 400 zibil palestinar baino gehiago erail ditu ordu gutxitan, horietako gehienak haurrak. Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialdean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak, bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.

Bien bitartean, Europak beste aldera begiratzen du, lotsagabeki.

Ezin gara isilik geratu. Ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: ASKI DA!
Gure gobernu eta erakundeei genozidio honen aurka argi eta tinko posiziona daitezela eskatzen diegu.  Euskal herritarrok sarraski honen konplize izan ez gaitezen neurriak har ditzatela.

Horregatik, Ikastolan Palestinarekiko elkartasunean eta bereziki haur palestinarren defentsan elkarretaratzea egin dugu.

Altxa ditzagun gure ahotsak denontzako etorkizun duin baten alde. Okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren aurka. Sarraskiaren eta zigorgabetasunaren berehalako amaiera exijitu dezagun!

Sionismoa gizateriaren etsaia da eta Palestina askatzea ez da aukera bat, denontzako betebehar bat baizik!

Azken albisteak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.