Skip to main content

LH3koak sortzaile

Irudia
LH3 BIZKOTXOA

SORTZAILE: SUKALDARI ETA DISENATZAILE

Errezetak eta jantziak sortzen ibili dira.

 

Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak unitate bukaerako proiektuan murgilduta ibili dira eta sortzaileen mantala jantzita sukaldatzeari eta diseinatzeari ekin diote. 

 

SUKALDARIAK

Batetik, eta hasteko, errezetak izan dira protagonista. Hauek nola burutzen diren ikasi ondoren, bizkotxo lehiaketa baten bitartez praktikan jarri dituzte. Sukaldari apartak ditugu 3.mailan!

ARGAZKIAK (jarraian)

 

DISENATZAILEAK

Bestalde, orratza eta artilea hartu behar izanik gabe baina irudimena soberan edukita, disenatzaile lanetan aritu dira. Jantziak sortu eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleen aurrean, desfile baten bidez, erakutsi dituzte. Ikuslegoa 3.mailakoen sormenarekin, estiloarekin eta diseinuekin liluratuta geratu zen.

ARGAZKIAK IKUSI

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.