Skip to main content

Euskaraldia

2025/02/14
Irudia
Euskaraldia

EUSKARALDIKO UNITATE DIDAKTIKOEN AURKEZPENA

Pasa den asteazkenean, otsailaren 5ean, Euskaraldiko lantaldearekin batera, ikastola zein bestelako zentroetan Euskaraldia lantzeko proposamen didaktikoaren aurkezpena egin zen. Unitate didaktiko hau Ikastolen Elkarteak, Euskaraldiko lantaldearekin batera, osatu du.

Errenteriko Lekuona fabrikan izan zen aurkezpena eta bertan Goiatz Urkijo Castañares Euskaraldiko koordinatzaileak eta gure Ikastolako ikasle ohiak; Xabi Lasa Ikastolen Elkarteko Hizkuntza Egitasmoetako mahaiburuak, eta Inma Muñoa Ikastolen Elkarteko hizkuntza egitasmoetako kideak parte hartu zuten.

IRAKURRI HEMEN

 

 

Euskal Herriko haur eta nerabeei "xaxatzaile" izateko deia egin die Euskaraldiak. Euskararen erabileran jauzi bat egiteko proposamena eramango dute ikasleek etxeetara, gurasoen eta inguruko helduen "xaxatzaile" izanda.

 

Unitate didaktikoak

Indargunea helduengan jarriko bada ere, hamaika egunez, 2025eko maiatzaren 15etik 25era, haur eta gaztetxoekin girotze eta hurbilpen ariketak egin daitezkeela pentsatu da. 16 urtetik beherakoek Euskaraldian xaxatzaile izatea proposatzen da, hain zuzen ere, inguruan eragina sortuz eta Euskaraldiaren parte sentiaraziz. Gaztetxoek helduen hizkuntza ohituretan eragiteko ahalmena eta haien euskararen erabilera sustatzea da asmoa. Izan ere, etorkizuneko euskal hiztunak gaurtik prestatzea ezinbestekoa da. 

Material didaktikoak hiru adin tartetan banatuta daude ariketak eraginkorragoak izan daitezen:

Altxa! (3-9 urte)

ALTXA

Dantza! (9-12 urte)

DANTZA

Jalgi! (12-16 urte).

JALGI

 

Material hau, Euskal Herriko Ikastolak elkartearen koordinaziopean, bertako profesionalen ekarpenak jasoz, Euskaraldirako egindako lan kolektiboa da.

Haur eta gaztetxoekin lanean hasteko prest? Egin dezagun bidea elkarrekin!

Irudia
Irudia

Azken albisteak

2025-02-27
Porlanatik berdegunera, etengabeko hobekuntza.
2025-02-25
DBH2ko ikasleek proiektu amaieran Sarrirekin solasaldia izan dute.
2025-02-19
LH 3. , 4. eta 5.maila.
2025-02-12
HH 4 eta 5ekoak sormena lantzen.