Skip to main content

Altxa Burua Ikastola

2025/02/07
Irudia
ALTXA BURUA

ALTXA BURUA IKASTOLA

 

Atzo arratsaldean, Ikastolan sortu berri den eta hazkunde fasean dagoen Altxa Burua Ikastola taldea aurkezteko bilera irekia egin zen.

Guraso talde batek abiatu duen ekimena da Altxa Burua Ikastola. Atzoko aurkezpen bilera egin aurretik bilera batzuk egin izan dituzte, telefonoaren erabileragatik kezkatuta.

Atzokoan kezka berdina duten gurasoei gonbitea luzatu zieten, batez ere, hiru helburu nagusituz:

1. Seme-alabei internetera sarrera duen gailuak ematea atzeratzea.

2. Ikastola telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea.

3. Helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.

 

Jatorrizko helburuak hauek badira ere, taldeak dituen premia edo kezken arabera gehiago izan daitezke, hezkuntzaren digitalizazioa, esaterako.

 

Iruditzen zaigu elkarren arteko sarea handituz, helburuak lortzea errazagoa litzakeela, zenbat eta gehiago izan indar gehiago izango genukeelako eta ekimenak ere ikusgarritasun handiagoa izango lukeelako

 

Argi duguna bada guk, helduok, eredu izan behar dugula eta mugikorren erabilera kontrolatu edo mugatu beharko genukeela. Hau da, norberarengandik hasi behar dugula kolektibora pasatu aurretik”.

 

Norberak mugikorrarekiko duen loturaz hausnartzeko, egunotan jolastokietan agertu diren galderak edota baieztapenak baliatu zituzten:

-Mugikorra beti ondoan uzten dut. Ez naiz eroso sentitzen mugikorra eskura ez badut.

-Bateriarik gabe geratzen banaiz, ondoez, egonezin edo antsietate sintoma txikiak ditut.

-Lo egin aurretik edota esnatzen naizenean mugikorrarekin ibiltzea da egiten dudan azken/lehen gauza.

-Beste pertsona batzuekin nagoenean mugikorra erabiltzen dut.

 

Bakoitzak bere hausnarketa edo lanketa eginda, errazagoa izango da taldearen norantza adostea eta hurrengo urratsak egitea;

-Talde egonkor bat osatu. Hau, honezkero, martxan dago eta aurrerantzean ere, hilean behin biltzen jarraituko dute.

-Ikastolan mugikorren erabilera mugatzeko dekalogo bat sortu edota adostu.

-Mailaz-maila akordioak sinatu

-Etab.

 

Hauek eta gehiago izan daitezke abiatu berri duten bide honetan egin beharrekoak, baina horiek talde txikian (talde eragilea) lantzen joango dira eta tarteka bilera irekiak deituko dituzte. 

Laster izango dugu euren berri.

 

*Behekaldean GIDA ikusgai.

Nerabeek-mugikorra-izate-bidean-laguntzeko-helduentzako-gida-202311-.pdf

Azken albisteak

2025-02-27
Porlanatik berdegunera, etengabeko hobekuntza.
2025-02-25
DBH2ko ikasleek proiektu amaieran Sarrirekin solasaldia izan dute.
2025-02-19
LH 3. , 4. eta 5.maila.
2025-02-14
Euskaraldiko unitate didaktikoaren aurkezpena.