Skip to main content

Asteburua eskiatzen

Irudia
eskiatzen

ASTEBURUA ESKIATZEN

Ikastolako EKE batzordeak Ikastolen Elkarteko Zirimola aisi taldearekin elkarlanean antolatuta, asteburuan 37 ikaslek eskiatzeko aukera izan dute. Larunbatean goizean-goiz atera eta Aretteko La Pierre Sanit-Martin eski gunera abiatu ziren. Bertan, eskiatutako aldi kopuruaren arabera, 4 talde egin eta 2 orduko formakuntza jaso zuten. Bazkaldu eta eskiatzen jarraitzeko aukera izan zuten.

Eskiatzeko denbora bukatuta, Mauleko Chateau de Liberranx aterpetxera abiatu ziren. Logelak banatu, dutxarako zein atsedenerako tartea hartuta, afaldu eta gaubela egin zuten. 

Igandean ere eskiatzeko asmoa zegoen baina haize ufadek ez zuten horretarako aukerarik eman eta plan aldaketa egin behar izan zuten. Maulera joan ziren, bertan jolas ezberdinak egin, gaztelua bisitatu, bazkaldu eta balorazioa egin zuten. 

Asteburua aurreikusi bezala joan ez bada ere, datorren urtean errepikatzeko irrikaz daude partaideak!

ARGAZKIAK IKUSI

Azken albisteak

Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Pasaden astean, LH4.mailakoak, Espejoko aterpetxean egon ginen. Aterpea txikitxoa denez, etxean bezala sentitu ginen, gu bakarrik bertan egon izan ginelako.
Trenez hurbildu ziren Laudiotik egun pasa ederra osatuz.
Hautagaien curriculumak urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez