Skip to main content

Irakaskidetzan sakontzen

Irudia
IRAKASKIDETZA

IRAKASKIDETZA

Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (EHI) eta  Mondragon Unibertsitateko HUHEZIren eskutik, "Irakaskidetzan sakontzen" formakuntzaren bigarren saioa izan dugu gaur Ikastolan. Laudio Ikastolako Bigarren Hezkuntzako hiru irakasle izan dira saioan parte hartzen, Arantza, Igor eta Maialen. IKasberri, Bihotz Gaztea, Laskorain eta Zangozako Ikastoletako  lankideak ere egon dira. 

Gaurko saioan Arantza, Igor eta Maialenek, gure ikastola irakaskidetzan murgiltzeko ematen ari diren urratsak azaldu dituzte. Horretaz gain, beste ikastolekin elkarlanean eta parte-hartze dinamika aktiboen bidez, esperientziak trukatu, hurbiletik ezagutu eta ezagutzak partekatzen aritu dira.

Mintegi honen helburua irakaskidetzaren dimentsio ezberdinak aztertuz irakaskidetzaren gogoeta zikloan murgiltzea da, autokonfrontazioa erabiliz. Baita Ikastolen arteko saretzea indartzea ere, esperientzia ezberdinetatik sortutako ezagutza partekatuz.

Etengabeko formakuntzaren aldeko apostu irmoa eginez, heziketa hobetzen.

 

 

 

 

 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.