Skip to main content

Euskara, nola aktibatu erabilera?

Irudia
KIKE

EUSKARA, NOLA AKTIBATU ERABILERA?

Trebatu gura(so) hitzaldi zikloaren baitan, atzo lehendabiziko solasaldia egin genuen. Kike Amonarriz Gorriarekin euskararen erabileraren inguruan dugun kezka partekatzeko eta honetaz hausnartzeko aukera izan genuen.

Hasteko ikaskuntza prozesuaren helburua zein izan beharko lukeen edo egun zer lortzen den "neurtzeko" galdera bota zuen? 

Euskara irakasten da edo euskaldun aktiboak sortzen dira?

Datu ugari partekatu zituen; errealitatea eta pertzepzioa alderatzeko ariketa ezberdinak, Laudion nondik gatozen (ezagutza, etab)), non gauden (erabilera, etab) eta egiteko ditugunak (jauzia) mahai gainean jarri genituen. 

0tik 10erako eskalan, hiztun kopurua kontuan hartuta, non kokatuko zenukete euskara?

Ez gaude txarto, euskara ez dago hilzorian baina denon esku dago euskararen aktibazioa indartzea. Zer egin dezakegu aktibaziorako?

Eremuak identifikatu eta horietan eragin:

 

a)Gurasoak eta familiak.
b)Irakasleen jarrera eta hizkuntza portaerak.
c)Euskara irakasteko erabiltzen den metodologia.
d)Erabilera planak eskoletan.
e)Eskoletako zuzendaritzen eta arduradunen inplikazioa.
f)Eskolorduz kanpoko jarduerak.
g)Etorri berrien harrera eta euskalduntzea
h)Kultur kontsumoa: musika, liburuak, telebista…
i)Ikasleen motibazioa eta soziolinguistikari buruzko ezagutza.
j)Besterik (zehaztu)…
 
Gako eta aholku ezberdinak eman zituen, horretaz gain, Euskaraldiak argitaratu berri duen "aktibatzaileen gida" erabilgarria izan daitekeela aipatu zuen Kikek, bertan urrats eta gomendio ezberdinak agertzen baitira:
 
1.urratsa: jarrera aldatu
2.urratsa: harremanak sortu
3.urratsa: sare bat irudikatu
4.urratsa: sarea osatu
 
Erronkak eta lan-ildoak defini daitezke, baina batez ere, haurren aurrean EREDU IZAN behar dugu.
Euskara erabili! 
 
Eskerrik asko, Kike!
EUSKARA AKTIBATZAILEEN GIDA-LIBURUA (1).pdf

Azken albisteak

Zerbitzuetarako izen ematea, ordutegiak, egutegiak eta gainerako informazioa.
Ikaskuntza Komunitarioa ikasgaiaren barruan, Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek diru-bilketa solidario bat egin dute Hodei-Ilargi elkartearen alde.
Urtero bezala, goizeko ordutegia hastearekin batera Warming English ikastaroari hasiera eman zioten LH4.mailako ikasleek.
Elkartasun uholdea basamortura iritsi da.