Skip to main content

Kirolariak ikastetxeetan

Irudia
IKER

IKER LARRAZABAL, PILOTARIA

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, bigarren urtez "Kirolariak ikastetxeetan" programa martxan jarri du eta horri esker, gaur Iker Larrazabal pilotaria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  3.mailako ikasleekin egon da.

Iker Larrazabal Baiko enpresarekin, pilota profesionalean, aritzen den eskualdeko pilotaria da. Ikasleekin solasteko eta jolasteko aukera izan du; euren galderak erantzunez eta eurekin pilotan arituz.

Eskerrik asko, Iker!

 

Programa honek kirolaren ahalmena baliatzen du nerabeen artean, esparru ez akademikoetan euskararen erabilera normalizatzeko eta sustatzeko. Helburua euskara modu natural eta esanguratsu batean gazteen eguneroko bizitzan integratzea da.

Mila esker, Euskalgintza Kontseiluari ere!

 

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.