Skip to main content

Beldur barik

Irudia
BELDUR BARIK

BELDUR BARIK LEHIAKETA

Beldur Barik EAEko erakundeek sustatutako programa bat da, gazteen arteko indarkeria matxista prebenitzea helburu duena. Gazteekin batera hausnarketak eta eztabaidak sustatzean datza, jendartean eraldaketan elkarlanean aritzeko eta egungo sistema patriarkala sistema berdinzalea bilkatzeko.

Azken asteotan, Beldur Barik ekimena eta Laudio Udalaren laguntzari esker, eskualdeko 7.Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko laburmetraiak sortzen aritu dira gure ikasleak.

Azaroaren 29an, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Aiaraldeko Beldur Barik ekimenaren sariak banatu zituzten Artziniegan. Bertan eskualdeko eta erkidegoko gazte asko elkartu ziren. Aitortza orokorrak ez ezik, eskualdekoak ere izan ziren protagonista. Laudio Ikastolak, Latiorro Eskolak, Arteko Gure Amak, Etxaurren Ikastolak, Orozko Eskolak, Areta Herri Eskolak, Zabaleko Ikastetxeak, Laudio Institutuak eta Aresketa Ikastolak jaso zituzten sariak.

Laudio Ikastolaren kasuan, Lehen Hezkuntzako 6.mailako talde batek egindako lana izan zen sariduna. Zorionak!

Segi dezagun jendartea morez kutsatzen, segi dezagun beldur gabe ibiltzeko jarrerak sustatzen!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.