Skip to main content

Azaroak 20, Haurren Nazioarteko eguna

2024/11/20
Irudia
PALESTINA

GURE HAURRAK ERE BADIRA

Tamalez, aurreikusi bezala, 2024-2025 ikasturte honetan ere aurreko ikasturtean irekitako dinamikarekin aurrera jo behar dugu. Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik, eta Ikastolak "Gure haurrak ere badira" dinamikarekin bat egin(go) du.  Orain arte emandako babesa eta erakutsiako elkartasunarekin jarraituko dugu. Hori dela-eta, gaur ,Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ospatzen duen Haurren Munduko Egunean, Ikastolako sarreran krespoi beltza duen bandera palestinar bat jarri dugu. 

NBEren Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1959an, eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren azken testuaren akordioa 1989an. Hitzarmena sinatu duten herrialde guztiek nahitaez bete behar dute. Deklarazioak haurren protagonismoa aitortzen du eskubidedun subjektu gisa, eta haurren eskubideen babesa bermatzeko funtsezko arau batzuk ezartzen ditu.

ELKARTASUN MEZUAK
 

Bestalde, Palestinako haurrei elkartasuna adierazteko mezuak bildu nahi dira. Proposamen hau haurrei (LH) eta nerabeei (DBH) zuzenduta dago, eta haur palestinarrei zuzendutako elkartasun mezuak sortzean datza, bai ikastetxeetako geletan, bai etxeetan, banaka zein taldeka. Marrazkiak, bertsoak, poemak, kantuak... dena da baliagarria. Mezu hauek azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean jasoko dituzte gurehaurrak@gmail.com helbide elektronikoan.

Lan bakoitzari egilearen edo ikastetxearen izena eta herria gehitu beharko zaizkio. Mezu hauek guztiak Palestinara bi bidetatik helaraziko dituzte: mundu mailako elkartasun mezuak biltzen dituen Letters for Palestinian childhoods elkarte ingelesaren bidez eta Mundubat GKEaren bidez.
 

Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!
Genozidioa gelditu!

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-12-11
Laudio Ikastolak, aurten ere, elkartasun proiektua gauzatu du.
2024-12-09
LH 6.mailakoek saria jaso dute.
2024-12-04
365 egun euskaraz.
2024-12-02
Faktoria izan da euren antzokia.