Skip to main content

Lan deialdia

Irudia
LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza osatu du:

SUKADARI LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak sukaldari lanpostu baterako ordezkapen luzea betetzeko deialdia egin du. Interesdunek ondorengo betekizunak bete beharko

-Sukalde zuzendaritzako goi mailako titulazioa.

-B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa.

-Elikagaiak manipulatzeko karneta edo ziurtagiria.

-Sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea.

 

Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da. Lanpostua jardunaldi osokoa izango da.

 

HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE / IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo bete beharko dute:

-Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua izatea.

-EGA edo titulazio baliokidea edukitzea.

-Sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea.

 

Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

 

Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urriaren 27a baino lehen.

 

Azken albisteak

Gau Beltza / Errigora / Zuberoako Ikastolen saskiak / Euskararen egunerako kamisetak / Jantokiko menua / Argitxo HHko ikasleen etxeetara / Sahara bidaiko gurasoen bilera
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.