Skip to main content

Lan deialdia

2024/07/02
Irudia
LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak 2024/25 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du:

 

HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE/IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

PT LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Pedagogia Teraupeta bezala aritzeko ordezkapen lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

 

LEHEN HEZKUNTZAKO INGELERA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzan ingelera irakasle aritzeko ikasturte osorako kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute:

  • Lehen Hezkuntzako magisteritza gradua, ingelerako aipamenarekin.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

HLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko ikasturte osorako lan kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

 

MATEMATIKA, FISIKA-KIMIKA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan matematika, fisika eta kimika arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa. Ingenieritza lehenestuko du.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

FILOSOFIA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Batxilergoan Filosofia arloko errelebu kontratua betetzeko irakaslea behar du, hizkuntza habilitazioarekin. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.
  • Frantzesa edo ingelera habilitazioa.

 

 

Lan deialdi guztietan, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere.

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 9a baino lehen.

 

Bestalde, garbiketa eta jantokiko hezitzaile lanposturako lan deialdia ere osatu du.

 

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak garbiketa zein jantokiko hezitzaile lanetan aritzeko lan deialdia egin du, ikasturte osorako lanpostua betetzeko asmoz. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

Lan eskaintza honetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 19a baino lehen.

 

Azken albisteak

2024-10-11
Atzo 2025eko Araba Euskaraz ekimena aurkeztu genuen.
2024-10-09
Haur Hezkuntzako ikasleak artelanetan murgilduta
2024-10-07
Duela aste bat hasi ziren 24/25 ikasturteko ekintzak.
2024-09-30
Ostiralean KIVA eguna egin zuten LHn.