Skip to main content

Nekazariak Ikastolan

Irudia
sagar bilketa

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek, "Nekazariak eskolan" programari esker, ekainean nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreko profesionalek egiten duten lana ezagutzeko aukera izan dute.

Nekazari baten bisitari esker, sektore honetako kideek betetzen duten eginkizun garrantzitsuari buruz kontzientziatzea lortu zuten. Gainera, jendarteari kalitatezko produktuak helarazteko orduan nahiz osasuna, kultura, identitatea, ingurumena edo paisaia mantentzearekin lotutako beste eginkizun batzuetan ere eragiten dutela jabetu ziren. Hau da, euren lanbideaz, bizimoduaz eta tokiko produktuak kontsumitzearen garrantziaz (kontsumo arduratsua egin ahal izateko) hitz egiteko parada izan zuten.

Babes dezagun lehen sektorea!

 

Helburuak:

Landa-inguruko gure kudeatzaileak geletara hurbiltzeari lotuta, ekimen honen xedea da modu atseginean transmititzea zer esan nahi duen nekazari izateak, eta, aldi berean, ingurumena eta gure izaera errespetatzeak duen garrantzia:

- Jardueraren familia-dimentsioa azaltzea; izan ere, gure nekazaritza ekoizteko modu eta familia-bizimodu batekin lotuta dago (tamaina, balioak, eguneroko lanak, familia-lankidetza...).


- Gure lehen sektorearen garrantziaz jabetzea; izan ere, elikagaien ekoizlea izateaz gain (bizitzeko beharrezko energia), askotan gizartearentzat ezezagunak diren eta gutxi balioesten dituen beste zeregin batzuen arduraduna da (kultura, ingurumena, nortasuna, paisaia, turismoa, aisialdia...).


- Gure ekoizteko moduaren ontasuna aztertzea eta baloratzea, lurrari lotuta baitago eta harekin errespetutsua baita.


- Produktuen kokapenaren eta behin-behinekotasunaren garrantzia argudiatzea eta horiek ikusaraztea, bai eta horiek identifikatzen eta balioesten jakitearen garrantzia ere.


- Kontsumo arduratsuaren garrantzia erakustea. Gure lurraldeari eta ongizateari eusteko horren garrantzitsua den tokiko nekazaritza-jarduera mantendu nahi badugu, kontsumitzaile gisa denok egin egin behar dugu eta egin dezakegu zerbait.


- Nekazaritza-jarduera beharrezko lanbide gisa ikusaraztea, bizimodu duina izateko aukera eskaintzen baitu.

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.