Skip to main content

Eskerrik asko, Mariasun!

Irudia
MARIASUN AGURRA

Egungo ikasle eta lankideek parte hartu zuten ostiralean egindako agurrean. Ikasleek ikasturtea agurtu zuten egun berean, Mariasunek Ikastolako etapari agur esan zion.

 

Mariasun, bukatu da 1991an hasitako etapa. Hiru hamarkada luze, 33 urte, Laudioko eta eskualdeko ikasleak euskalduntzen. 

Mila esker gure Ikastolaren historiaren parte izategatik, Mariasun.

Itxi berri duzun etapa bezain oparoa izan dadila aurrez-aurre daukazuna. Gozatu!

 

 

“Hau da gure agurra Mariasun

gure omenaldi xumea

azkenean heldu zaizu zuri

jubilatzeko unea

Ikastola honen zatitxo bat

betirako izango da zurea

ez da erreza izango betetzen

uzten duzun hutsunea

 

Guk deituko dugu 112ra

Ikastolan ez bzaude

saiatuko gara kafe ostean

puntual izaten ere

baina gauza bat bada laztana

guretzako nahiko grabe

jubilatuko zara Maiasun

gure izenak jakin gabe

 

Bromak alde batera utzita

aurrera jarrai dezagun

bihotz handiko pertsona zara

ta lanean beti txukun

eskerrik asko guztiagatik

pozik bizi zaitez lagun

Huar Hezkuntzako guztion partez

MAITE ZAITUGU MARIASUN!

 

Bideoak:

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.