Skip to main content

Belaunaldi arteko ekimena

Irudia
antzerkia

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek “Mezua botilan, plastikozko itsasoari buruzko mezua” antzezlana sortu eta antzeztu dute. 

Antzezteko orduan ikuslego paregabea izan dute, atzo beso zabalik jaso baitzituzten Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak.

"Bale txikia deseroso sentitzen hasi da, izaki arraro batzuk bere espazioa okupatzen hasi direlako. Mezu bat helduko da hondartzara eta Kai pirataren laguntza jasoko du." 

Natura zaintzea gure ardura dela azpimarratu nahi izan dute eta hau zaintzeko hainbat aholku eman dituzte. Ingurunea osasuntsu egotea gure esku dago, konponbidea gu gara!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.