Skip to main content

Ametsen potea

Irudia
AMETSEN POTEA

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek ekimen erakargarria abiatu dute aurten; Ametsen potea. Bertan, ikasle bakoitzak, ikastolako kideekin gauzatu nahi izan dituen ametsak idazteko aukera izan du. Papertxo batean idatzi eta potean sartuta, amestutako hori betetzen joan dira. 

Zeintzuk izan dira potean ezkutatu eta gerora bete izan dituzten ametsak? Lamuza parkeko tirolina jolas gunera joan, Latiorro auzoko pump track pistan patineteekin jolastu, filme bat ikusi, karaokean kantuan eta dantzan aritu...

Jolas eta barre artean haien ametsak bete izan dituzte. Zein izango da hurrengo ametsa? Zuek baduzue udan betetzeko ametsik?

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.