Skip to main content

Kirol egokitua

Irudia
kirol egokitua

Atzo, Gasteizko Zuzenak Kirol Elkartea gurean izan zen. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek, kirola nahiz jarduera fisikoaren bidez, desgaitasuna duten pertsonen benetako inklusioa lortzeko helburua dauka.

Elkartea 80. hamarkadan sortu zen, eta 40 urte geroago, gaur egun, 600 bazkide baino gehiago ditu Gasteizen. Gainera, 50 kirolari baino gehiago ditu kirol egokitutako 8 diziplinatan.

Zuzenak Fundazioa 2005ean sortu zen Araban desgaitasuna duten pertsonen inklusioa lortzeko, hainbat gizarte-proiektuaren bidez. Era berean, Laudio, Amurrio eta Aguraingo udalerrietan ariketa fisiko egokituaren kanpainak egiten ditu eta horren baitan, Ikastolako 4. eta 5.mailako ikasleekin izan ziren atzo.

Gure ikasleek BSR VR izeneko tailerra egin zuten, kirol egokituaren inguruko hitzaldi bat jaso zutelarik. Bestalde, errealitate birtualeko betaurreko batzuekin gurpil aulkiko saskibaloiko joko bat  probatzeko aukera izan zuten.

Primeran pasatuz, errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.