Skip to main content

Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua

Irudia
Haur eta Nerabeen udal kontseilua

Udalak Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua sortu zuen eta bertan ari dira Ikastolako ikasle batzuk, La Milagrosa eta IES Laudioko ikasle gehiagorekin batera.

Pasa den astean, maiatzaren 22an, Laudioko Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua (HBPO) osatzen duten 27 gazteak,  udaletxera hurbildu ziren ikasturtean zehar herriko jai-eredu berrirako landu dituzten proposamenak aurkeztera.

Saioa ikasleek egindako rap abesti batekin hasi zen, euren proposamenen laburpen gisa. Izan ere, musika alorrean, erromerien eta DJ saioen aldeko apustua egiteaz gain, Zetak, Su Ta Gar, Bulego, Dinamita eta Ezkibel taldeak nabarmendu zituzten, besteak beste.

Eskaerak jaso ondoren, Sonia Respaldiza jaietako zinegotziak jai-egitarauko gazteei zuzendutako jarduera batzuk aipatu zituen, kontseiluak proposatutakoak alegia. Nolanahi ere, Laudioko gazteek Zetak eta Tremenda Jauria taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dute jai hauetan.

Jorratutako beste gai bat kontzertuen eta barraken kokapena izan zen

Azkenik, txupinazoaren egunean balkoira igotzea proposatu zuten gazteek, baita Udalak barraketarako tiketen zozketa bat bultzatzea ere.

Azken albisteak

Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.
Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.