Skip to main content

Liburu ibiltaria

2024/05/21
Irudia
LIBURU IBILTARIA

Liburu Ibiltaria izeneko egitasmoa Ikastolen jaiek (Araba Euskaraz, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia, Herri Urrats) era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. 2021ean, Araba Euskaraz Laudion izan zen urtean, izan zen lehendabiziko edizioa.

Aurtengo hau laugarren edizioa da eta urrian Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan eman zioten hasiera. 

Aurreko edizioetan egin den modu berean, Ikastolen jaien antolatzaile diren Ikastolez gain beste askok ere parte hartu dute. Laudion pasa den astean izan zen, Armentia Ikastolatik heldu zen eta Balmasedako Zubi Zaharra ikastolari pasatu zaio. Oso modu berezian gainera! Balmasedatik gurera etorritako batxilergoko ikasleak arduratu baitira entregaz.

Laudio ikastolako DBHko ikasleok ilusio handiz beraien ekarpena egin dute. Maiatzaren 13an heldu zitzaigun liburua eta bertan hasita zegoen istorioari Rahnia Mohinah Bentaibrania eta Garazi Unanue Mezo arduratu dira jarraipena ematen.
Bestaldetik, Harri Pagalday Martín eta Itratxe Martín Eguiak lan fina egin dute euren marrazkiarekin.
Maiatzaren 17an Laudio ikastolatik Bizkairantza abiatu zen  liburu ibiltaria. Gure Balmasedako ikasleek, hain zuzen ere, hartu dute Zubi Zaharra ikastolara eramateko
ardura.
Eskerrik asko aletxoa jarri duzuen guztioi!

Guztira, han eta hemen, Euskal Herri luze zabaleko 33 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.

Ikasturte honetan ikasleek EUSKALDUNAK ETA ITSASOA gaia jorratuko dute.

Liburuari amaiera Bizkaian emango zaio, 2024ko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Getxoko San Nikolas Ikastolan hain zuzen.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-06-21
Mendian agurtu dute DBHkoek ikasturtea
2024-06-20
LH6 eta DBH1eko ikasleek dramatizazioa landu dute ikasturte honetan.
2024-06-18
LKko 6.mailako ikasleek otsailean hasitako elkartasun azokari amaiera eman diote.
2024-06-17
DBH3koen ikasturteko azken proiektua.