Skip to main content

LH2koak Lurraskan

Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleek Lurraskan egin dute egonaldia.

Irudia
LURRASKA

Lehen hezkuntzako 2.mailakoak apirilaren 10etik 12ra Lurraskan egon dira baserriko bizimodua ezagutzen. Bertan, lagun guztien artean primeran pasatu dute eta denetarik egin izan dute: ponian ibili, baratzeko lanak ezagutu eta burutu, animaliak zaindu, basoko landareak ezagutu, sendabelarren tailerra egin eta, nola ez,erroskila gozo-gozoak prestatu izan dituzte, sukaldaritzako tailer batean.

Nekazarien eta baserritarren egunerokoa ezagutzeko aukera bikaina!

 

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.