Skip to main content

Heziketa digitala

2024.04.12.- Asteazkenean, apirilaren 10ean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailako ikasleek heziketa digitala saioa izan zuten MC Sonrisas eragilearen eskutik.

Maila bakoitzak bi saio egingo ditu eta saioen helburuak ikasleek teknologia modu kontzienteago batean erabiltzea, online dituzten jokaerek ondorioak dituztela ulertzea, mundu digitalean dauden arriskuak ikustea eta prebentzioa lantzeko gaitasuna garatzea dira.

Nola?

Saio hauetan online jolasetan aurki daitezkeen arrisku batzuk lantzen dira eta jolasetan modu seguru eta pribatu batean aritzeko irizpideak eskeintzen dira. Lantzen dituzten gaien artean ezezagunak, noiz arte norbait den ezezaguna, pribatutasuna, zer den informazio pribatua, bizikidetza mundu digitalean, haurren aurka dauden iruzurrak, online kontuak nola babestu, jolasetan aritzeko adinak, erabilera denbora... daude.

Erabil ditzagun tekonologia eta sare berriak arduraz!

 

 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.