Skip to main content

23.Korrika

2024.03.23.- Atzo, Dolumin Barikuarekin bat eginez, 23.Korrika Laudiotik pasatu zen. Ikastolari 2083.km zegokion eta jendetza batu zen Ikastolaren kilometrora.

Eskerrik asko Laudio Ikastolaren kilometrora etorri zineten guztioi. Mila esker Ikastolaren izenean lekukoa eraman zenuten langile eta ikasleei. Une ahaztezina! Ikusi bideoa!

Korrikak beti eragiten du urduritasuna, irribarrea, ilusioa... .Eskutik eskura pasatzen den ilusioa. Belaunaldiz belaunaldi trasmititzen den euskararekiko maitasuna.

Segi dezagun, gaur ere atzo bezala, euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzen!

 

 

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.