Skip to main content

Haur Hezkuntzakoak paseoan

2024.01.11.- Eguraldiak ez du lagundu baina herria eta egun euritsua koloreztatzea lortu dute. Katiuskak eta xirak jantzita herriko zenbait eraikin bisitatzeko eta bertan egiten den lana ezagutzeko aukera izan dute.

Bost urtekoen kasuan, lehendabiziko geltokia udal liburutegia izan da, ostean Lamuzako frontoian eta udal kiroldegian izan dira. Udal azpiegitura hauek ezagunak ziren haientzat, jarraian bisitatu duten Udaletxea aldiz, ez.

Bertan, areto nagusian izan dira. Herriko alkatea eta Ikastolako ikasle ohia den Ainize Gastakak egin die harrera eta gure lankidea eta egun zinegotzia den Aitor Fernandez de Pinedok Laudioko armarria edo bandera zein den erakutsi die. Eskerrik asko!

Lau urtekoen kasuan, etxe motak ikustea izan da ibilaldiaren helburu nagusia. Horretarako herrigunean dauden baserriak ikusi dituzte. Horietako bat Etxebarri baserria izan da. Hau ez da edonolako eraikuntza, XVI.mendeko ondarea baita. Baserri honek, egituragatik bakarrik ez, bertan agertutako margoengatik garrantzia handia du. Ikusi dutena hurrengo artelanetarako inspirazio-iturri izango da.  Zer izango ote dute buruan?

Hiru urtekoek, aldiz, etxebizitzak begiratu eta aztertzeko parada izan dute. Eraikuntzak eta seinaleak behatu dituzte, modu horretan forma ezberdinak topa ditzaketela ondorioztatu dute. Borobila, karratua, triangelua... zein forma izango ote du gure Ikastolak? Forma anitzak ditu gure ikastolak, begirada beste forma eta kolore!

Egunero ikasten da zeozer berria!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.