Skip to main content

Igorren bisita DBH3n

2024.01.04.- DBH3ko ikasleek Euskal Literatura Tradizionala, Modernoa eta Garaikidea landu dute lehen ebaluazioan. Narrazio labur bat idaztea izan zen proposatutako ikas-egoera. Beraiek aukeratutako nobela garaikidea irakurtzeaz gain, ohar kritikoa eta bideo grabazioa osatu zuten liburuaren informazioa eta balorazioa bateratuz. Prozesu horretan ez ohiko laguntza eta kolaborazioa izan zuten ikasleek; Igor Arzuaga Gumuzio,  musikaria, margolaria eta idazlea. Igor, artista aretarra.

Igorrek bi saio eman zituen ikasleekin. Bere ekarpena ikasleek sormen, planifikazio eta idazte prozesuan izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzea izan zen. Horretarako bisita aurreko egunetan narrazioa idazteko beharrezkoak ziren argumentuak, pertsonaien eta eszenatokien deskripzioak zein narratzaileak lantzeko fitxak osatu eta Igorrekin partekatu  zituzten.

Saio hauen helburu nagusia ikasleei idazle lanarekiko hurbiltasuna, jakinmina eta zaletasuna piztea izan zen. Gainera euren sorkuntza lanaren edizioaz ere arduratu ziren, portada eta kontraportada irudiez eta irakurleentzako bestelako informazio interesgarriez apainduko zituztelako.

Plazera zurekin aritzea, Igor! Mila esker zure ezagutza ikasleekin partekatzeagatik!

 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.