Skip to main content

LH4koak Guggenheimen!

2023.12.30.- Abenduaren 5ean, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak Bilboko Guggenheim museon egon ziren, bertan asko ikasi eta disfrutatu zutelarik.

Bilbora joan etorria trenez egin zuten eta eguna trenean hastea ikasleentzat jada esperientzia oso polita izan zen.

Museoan, artelan ezberdinak ikusteko aukera izan zuten; erakusketa batzuk finkoak izanik eta beste batzuk ibiltariak. “Richard Serra”ren erakusketa finkoa benetan dibertigarria iruditu zitzaien eta “Yayoi Kusama”ren erakusketa ibiltaria, ispilu, argi eta kolorez jantzitako artelana ere bai.

Artisten obrak beste ikuspegi batetik interpretatu eta sentitzeko aukera izan zuten, hala nola Picassoren obrak.

Museotik atera eta Bilboko “ingelesen parke”ra jolastera eta eskalatzera joan ziren.

Ze ondo pasatu zuten! Berriz beste txango bat egiteko esperoan!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.