Skip to main content

Eskerrik asko, Olalde

2023/11/29

2023.11.29.- Egungo ikasleek, lankideek eta lankide ohiek parte hartu dute gaurko omenaldi xumean.

 Iñaki, formulak ez dira izan 25 urte hauetan ikasle izan dituzunei erakutsi diezun gauza bakarra. Ikasleek gaurko agurrean esan duten moduan,  zorrotza izan zara baina faltan botako zaituzte. Zuk utzitako hutsunea handia izango da. Batxilergoko ikasleek adierazi bezala, “berriz izango gara zoriontsu edozein herriko jaixetan”.

Iñaki, lankide izan direnek ere igerriko dute zure falta. Ikastolari, gure Herriari, eskaini diozun denbora, ahalegina eta ilusioa ez dituzte sekula ahaztuko. Baten batek konpromisoa zer den erakutsi badigu, hori, zu izan zara.

 “Iñaki, lankide bat baino gehiago izan zara. Solaskidea ere izan zara. Ikastolari, gure proiektuari, eskaini diozun guztia nabarmendu nahiko nuke. (...) Herri honen aldeko ekimenetan elkartuko gara!” goraipatu du Ikastolako zuzendaria den Jon Bengoetxea Martinezek. “Inoiz ez dugu jakingo elurte egunetan zu zinen elurra kentzen duten kamioiei bidea zabaltzen ziena edo aldrebes. Aguraindik etorrita ere, beti heltzen zinen.” Hau da belaunaldiz-belaunaldi egiaztatu ahal izan dugun bitxikeria.

Ekitaldi hunkigarriaren amaieran Iñaki Olaldek hitza hartu du: etorkizuneko belaunaldiak herri mugimenduetan parte hartzera animatu ditu, eta batez ere, gure Herria eta euskara maitatzeko gonbidapena luzatu die. Euskara bihotzetik ahora eraman dezagun!. Lazkao Txikiren hitzak ere ekarri ditu gogora:

“- Hi Joxe Migel, zer egin behar diagu euskararen alde?

- Zer egingo diagu, ba? Hitz egin, motel, hitz egin!"

Ikasle ohia den Izar Mendiguren Cosgaya bertsolariak ere bere alea jarri du gaurko ekitaldian.  Berak idatzitako bertsoa habanera doinuan kantatuz bukatu da agurra.

“Zenbat azterketa gorriz
arkatz lerro ta marrazki,
zenbat bilera, bazkari,
eta laneko argazki,
bizarzuri eterno bat
maisu bezainbeste azti, 
faltan botako zaitugu
asko jende orok daki !
Zer esan hainbeste urte
lagundu gaituen bati,
formulak nahiz ta nahastu
egin dizkion hainbati, 
ez zaitugu ahaztuko
erretiro aitzaki.
Milesker guztiagatik, 
maite zaitugu Iñaki !”

Bideoak ikusteko: https://www.instagram.com/p/C0PREAgtzcl/?igshid=ODhhZWM5NmIwOQ==

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-07-16
Hezkuntza inklusiboari eta ikaskuntzarako diseinu unibertsalari buruzko Nazioarteko I. Kongresuan parte hartu dugu.
2024-07-11
2024/2025 ikasturte hasierarako argibideak
2024-07-09
Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Ametsen potea sortu dute.
2024-07-02
Laudio Ikastolak 2024/25 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du.