Skip to main content

Azaroak 25 Ikastolan

2023.11.24- Ospatzeko ezer ez, aldarrikatzeko asko. Ikastolan ekintza ugari egin dira egunotan, bereziki azaroaren 24an. Jendartean oraindik asko dago egiteko, horregatik, Ikastolan gure alea jarri nahi izan dugu.

Haur Hezkuntzan Mari More kanta baliatu zuten lanketa egiteko. Lehen Hezkuntzan ere dinamika ezberdinak burutu zituzten. Bigarren Hezkuntzan hainbat proiektu gauzatu zituzten, horien artean, Beldur Barik lehiaketarako bideo sorkuntza. Gainera, DBH4ko ikasleek aurkeztutako 3 lanetatik 2 sarituak izan dira.

Jarduera guztiak hausnarketara bideratutakoak izan dira; hausnarketarako eta harreman osasuntsuak izateko lagungarriak.

Honetaz gain, aurten, DBH3tik gorako ikasleek Laudioko Institutuko ikasleekin antolatutako giza katea izan da berrikuntza.

Dinamika hauen bidez gure hezkuntza komunitatea kontzientziatu nahi izan dugu, hau da, betaurreko moreen garrantzia azpimarratu nahi izan da.

Aniztasuna, berdintasuna eta errespetua erdigunean dituen etorkizun feminista eraiki dezagun!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.