Skip to main content

DBH4koak ikas barnetegia prestatzen

DBHko 4.mailako ikasleek hilabeteak daramatzate udaberrian egingo duten bidaia prestatzen; taldean eta elkarlanean. Erronka potoloena, ez nagusiena, finantziazioa lortzea da.

Hau da haiek kontatu digutena:

“Aurten, DBHko 4. mailako ikasleok ikas barnetegia egiteko asmoa daukagu eta horretarako, antolaketa lanetan murgilduta gaude. Bidaia autofinantziatzea da gure asmoa; beraz, gure kabuz dirua biltzeko ekintzak burutzen ari gara.

Pasa den maiatzean Ikastolarekin hitzarmen bat sinatu genuen, zeinetan elkarlanean Ikastolari ekarpena egiten diogun; astero, LH zein BHko kiroldegiak garbituz eta hamabostean behin Aiaraldea egunkaria banatuz. Horretaz gain, 2022-23 ikasturte amaierako jaian janari txosna jarri genuen, etxean egindako tortila pintxoak eta momentuan egindako askotariko bokatak saltzen.

Aurten, produktuak saltzen ari gara. Gehien saldutako produktuak bonboiak eta goxoak dira. Eskaintza ikastolako komunitate osoari zabaldu nahi diogu. Bonboiak produktu bikainak dira edozeini oparitzeko zein norberak disfrutatzeko. Orduan, jakin ezazue, produktu horiek erosita, hauetaz gozatzeaz gain, gure bidaia finantziatzera laguntzen ari zaretela.

Beraz, bonboiak nahi badituzue, hemen daukazue eskaerak egiteko esteka: https://labur.eus/bonboieskaerak

Gogora ezazue, jolasorduetan tortilla pintxoak zein bizkotxo zatiak saltzen ditugula egunero eta etorkizunean beste ekintza batzuk egitea dela gure ideia: gabonetako saskia, moda desfilea…”

Ikasbidaia ez da bidaiaren egunean hasten, ikasbidaia prestaketa eta planifikazio lanekin hasten da. Ikas barnetegia bidaia bat baino gehiago da.

Azken albisteak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.