Skip to main content

LH4ko okinak

2023.11.13ko astea- Urtero bezala, aurten ere, English arloko lehenengo unitatean ogia izan dute jorratzeko gaia.

Gai horrek eskaintzen duenaz baliatuta, ogitxo goxo-goxoak prestatu dituzte Ikastolan. Sukaldari edo okin lanetan, unitateari amaiera eman eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute.

Mantala jarri, eskuak irinez zikindu eta egindakoa dastatzera!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.