Skip to main content

DBH4koak EHtik Guatemalara!

2023.11.15- Herri Babesarea Foro Ibiltariaren 5. Edizioak atzo geltokia izan zuen Laudion. Horri esker, Ikastolako DBH4ko ikasleek Guatemalako emakume baten ahotik bertako egoerara hurbiltzeko aukera izan zuten.

María Velásquezen historia eta lana ezagutu zuten; Emakumeen Sektoreko Aliantza Politikoko (APSM) bozeramaile eta Abya Yalako Giza Eskubideen defendatzailea da.

Aliantza Politikoko “Emakumeen Sektoreak” beste erakunde eta instituzio batzuekin ekintzak bultzatzen ditu, eta legegintza-proposamenak egiten ditu ere; familia barruko indarkeriaren legea eta feminizidioaren eta beste indarkeria mota batzuen aurkako legeak, besteak beste.

Horrez gain, kolektiboak emakumeen autonomia eta boterea areagotuko duten prozesuak ezartzeko lan egiten du, garapen-kontseiluak izeneko sisteman parte har dezaten. Organo horrek nazio-, udal- eta komunitate-mailan erabaki garrantzitsuak hartzeko balio du.

Era berean, Emakumeen Sektoreak emakumeen eskubideak hobetzeko ekintzak jarri ditu abian, eta hiru ardatzetan oinarritzen dira nagusiki: sendotze politikoan, garapen ekonomikoa emakumeentzat, eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea.

Proiektu horren bidez, Guatemalako tokiko erakundeek prestakuntza politikoko eta ekonomia feministako eskolak bultzatzen dituzte, eta, horrela, berezko metodologiak eraikitzen dituzte herri-hezkuntzaren, espiritualtasunaren eta feminismoaren artean.

Beste errealitate batzuetara eta feminismora hurbiltzeko aukera paregabea izan zen, gainera orain, azaroaren 25aren testuinguruan, emakumeen egoerez, aldarrikapenez hausnartzeko tartea ere izan zuten.

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.