Skip to main content

Odol-emate kontzientziazio kanpaina

DBH2ko ikasleek Proiektu Komunitario arloan, odola emateko kontzientziazio kanpaina egitea erabaki dute.

DBHko Proiektu Komunitarioak arloan, ikaskuntza eta erkidegoarentzako zerbitzua bateratzen dituen ondo egituratutako proiektu bakar bat osatzen dute. Helburua, parte-hartzaileek ikastea eta, aldi berean, inguruneko benetako premietan lan egitea da berau hobetzeko asmoz.

Horretarako, DBH2ko ikasleek Euskadiko odol emaileen elkarteko aditu baten hitzaldia jaso dute, gaia hobeto ezagutzeko eta bere garrantziaz jabetzeko.

Hitzaldiari esker, donazioak duen garrantziaz jabetzeaz gain, zenbat odol mota dauden, donatu ondorengo odolarekin zer egiten duten, nor egon daiteken odol horren beharrean… ikasi dute.

Ohar honetan,  odolaren beharraren garrantzia Ikastola osatzen dugun gainontzeko kideoi ere helarazi nahi digute eta bide batez hilabete honetan Laudion gauzatuko den odol bilketara animatu nahi zaituztegu. 

Irudietan ikasleek sortutako odol ematearen garrantziaz jabetzeko infografia eta odol emateen data eta tokiak daude.

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.