Nola antolatzen da 12-16 urteko gazteen hezkuntza?
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi ziklo eta lau ikasmailatan bereizten da. Gezurra badirudi ere, Haur Hezkuntzan hasi zen haur txiki hura koxkortu eta gazte bilakatu zaigu. Adin honetako gazteek beren nortasuna baieztatu behar dute, norberaren iritziak moldatuz.
DBHn gure ikasleek:
• Arauak proposatu eta errespetatzen ikasten dute.
• Iritzi kritikoak eta elkartasunezko zein tolerantziazko jarrerak agertzeko gaitzen zaizkie.
• Helduenganako menpekotasuna murriztuz, autonomiaz eta eran-tzukizunez jokatzen ikasten dute.
• Ikasgelan zein ikasgelatik kanpo euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzen dizkiegu.
• Euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta ingelesez ahoz nahiz idatziz komunikatzeko gai dira. Baita frantsesez ere, hizkuntza hori aukeratu duten ikasleen kasuan.
• Beraien aisialdiari eta etorkizun hurbilari buruz erabakiak hartzerakoan hausnarketarako orientabideak eta laguntza eskaintzen zaizkie. Hartara programa ezberdinetan parte hartzen dugu: Osasunerako Hezkuntza eta Prebentzioa (Irudi Biziak eta Osasun Zinema tutoretza programak, HIES-aren prebentziorako kanpainak), Hezkidetza eta Elkartasun kanpainak, Orientazio Akademikorako jarduerak…
DBHko ESKOLA ORDUTEGIA
Astelehen astearte eta ostegunetan
09:00-14:05 Ordutegi lektiboa
14:05-15:30 Bazkalordua
15:30-16:30 Ordutegi lektiboa
16:30-........ Aukerazko EKE ekintzak
Egun erdiko jarduna (iraila eta ekaina)
asteazken eta ostiraletan
09:00-15:00 Ordutegi lektiboa
15:00-........ Bazkaria
16:30-........ Aukerazko EKE ekintzak
GURASOEN HARRERA EGUNA
Asteazkenero Bigarren Hezkuntzako gurasoek dute tutorearekin seme-alaben bilakaera akademikoa ezagutzeko aukera. Txanda hartzeko telefonoz deitu, e-maila bidali edo seme-alabaren bidez ohar bat helarazi tutoreari.
Eguneko beste edozein momentutan derrigorrezkoa da ikasgeletara joan aurretik Idazkaritzan abisua ematea.
ORDUTEGIA:
17:30etik 18:30era
Asteazkenetan
94 672 78 93