Skip to main content

Irudia
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua eskualdeko hezkuntza komunitateon elkargunea bilakatu da. Berton bultzatutako hausnarketaren ondorioz, guztion artean adostatutako manifestua kaleratu genuen 2025eko ekainean, euskara eta euskal kultura hezkuntza komunitatearen ardatz bilakatzeko konpromisoak dekalogo batean biltzea erdietsiz eta, aldi berean, komunitatea bere zentzurik zabalenean interpelatuz.

 

DEKALOGOA

  1. Hizkuntza gaitasunak eta joerak lantzeko ikasgai guztiak eta ikastetxeko jarduera guztiak hartuko ditugu kontuan.
  2. Euskal hiztun aktiboak sortu nahi ditugu, ez dugu nahikotzat hartuko euskara irakastea.
  3. Euskararen soziologia emango diegu ikasleei, hots testuinguruan jarri.
  4. Kulturartekotasuna hizkuntza eta kultura gutxituen ardatzetik landuko dugu.
  5. Euskararen erabilera sustatu eta babestuko duten espazioak sortuko eta lanketa sistematiko eta sakona egingo dugu.
  6. Euskaldun izatearen harrotasuna landuko dugu.
  7. Curriculumean euskal dimentsioa jorratuko dugu.
  8. Euskararen Herria, Euskal Herria, kontuan hartzen duten baliabideak erabiliko ditugu. Euskal curriculuma erreferente izango dugu.
  9. Euskarazko kulturgintzaren zaleak sortzeko lan egingo dugu.
  10. Euskara hezkidetzarekin batera landuko dugu zeharkakotasunez.

 

FAMILIENTZAKO KONPROMISO PROPOSAMENA

Hezkuntza komunitatearen konpromisoek isla zuzena izan behar dute familia esparruan. Hortaz, eremu horretan kontuan izateko 5 ardatz ondorioztatu ditugu:

  1. Seme alabek euskararekin harremana izatea bermatu Ikastolatik kanpo ere.
  2. Euskaraz kontsumitu: aisialdian, kulturan, hedabideetan...
  3. Euskararekiko interesa eta aldekotasuna azaldu.
  4. Euskararen aldeko ekimenak babestu eta parte hartu.
  5. Garrantzia eman etxean hizkuntzari eta euskarazko materialak izan bertan.

Ekimenari buruz gehiago jakin nahi? 

IRAKURRI HEMEN

Irudia