KOOPERATIBA ELKARTEA

Zein da Ikastolaren lege izaera?

IKASTOLAREN KOOPERATIBA IZAERA

1971 URTEAN SORTUTAKO KOOPERATIBA DA LAUDIO IKASTOLA. GAUR EGUN BERE FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DUTEN ESTATUTUAK 1995EKO EKAINAREN 15EAN BATZAR OROKORRAK ONARTUTAKOAK DIRA, KOOPERATIBEN LEGEDIAK EZARRITAKOARI EGOKITUTA DAUDE.

Estatutuen 2. artikuluak Kooperatibaren helburua zehazten du:

1.- ELKARTEAREN HELBURUAK IKASLEEI HEZKUNTZA INTEGRALEKO ZERBITZUAK ESKAINTEAN DATZA.

Hezkuntza hau euskaraz burutuko da, heziketa metodo eguneratuekin garatutakoa, irakasleriaren talde lan arduratsuaren bidez. Honez gain pluralista eta Euskal Herriko ideia, balore, giza, politiko eta erlijio aniztasunarekin adeitsua izango da.

2.- KOOPERATIBAREN HELBURUAK HEZKUNTZA JARDUERA JAKINTZAREN ETA PRESTAKUNTZAREN EDOZEIN ADARRETAN BERE MAILA, ETAPA, ZIKLO, GRADU ETA MODALITATE EZBERDINETAN GARATZEAN DATZA:

A) Eskolaz kanpoko ekintzak zein osagarriak antolatu ahal izango dira,  eta hezkuntza jarduera errazten duten eskola zerbitzuak eman.

B) Ikasleen heziketa euskaldunaren garapena, euskara eta euskal kulturaren garapen eta pizkundearen transmisioan jarrera aktiboa gara dezatela ahalbideratuko da.

C) Euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuaz Euskal Herriko ikastolek eratutako organismoetan parte hartu eta indartuko da.

D) Hezkuntzan zuzenki inplikatutako kolektiboek ikastolaren funtzionamenduan parte har dezatela bultzatuko da, partaidetza formulak proposatuz.

E) Zio soziala gestio demokratikoa eta partaidetzaren bidez gauzatuko da, Ikastola osatzen duten estamentu guztietara helduz, zentroaren autonomia gutxitu gabe eta Euskal Herriko Hezkuntza Proiektu propioa bultzatzen duten ikastolen kolektiboarekin elkarlanean.

F) Aurreko lerroaldietan aipaturiko elkarlana kaltetu barik, Kooperatiba bestelako edozein erakunde edo entitate publiko zein pribaturekiko autonomia eta independentzia osoz arituko da.

Zein da beste ikastolekiko harremana?

IKASTOLEN ELKARTEA

IKASTOLEN MUGIMENDUAN TXERTATUTA

Laudio Ikastola ikastolen mugimenduaren partaidea izan da hasieratik, 1975etik Ikastolen Elkarteko partaide garelako eta kolektibo honen foro eta egituretan parte hartzen dugulako.

Ikastolen mugimenduan txertatua egoteak sare zabal batean lan egitearen abantaila guztiak ematen dizkigu: Administrazioen aurrean babesa, metodologia aurreratuenetan aitzindariak izatea, guk geuk ikasmaterialak sortzea, irakasleen eta administrarien etengabeko prestakuntza, proiektu berritzaileetan esku hartzea… Ikastolak Euskal Herri osoa hartzen duen erakundean bilduta daude. Erakunde honek europar kooperatiba eredua hartzen du. Hauxe da erakundearen administrazio-izena: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea Gizarte harremanetarako izena: Ikastolen Elkartea

Zer da 'europar kooperatiba':

  • Europako Batasunak ebatzitako zuzentarau bati jarraiki mugaz gaineko kooperatibak ahalbidetzen dituen eredua da.
  • Hego Euskal Herriko ikastola guztiak kooperatibak dira. Iparraldeko ikastolak ez dira kooperatibak. 
  • Euskal Herriko ikastola bakoitza da Ikastolen Elkarteko bazkidea.
  • Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da.
  • Europar Batasunean sortutako bigarren europar kooperatiba da.

HERRI ONURA IZENDAPENA

1999ko ekainaren 15ean, Laudio Ikastolaren Batzar Orokorrak Kooperatibaren legediak ezarritako baldintzetara egokitu zituen estatutuak  Herri Onura izendapena eskura zezan.

2000ko maiatzaren 12az geroztik Herri Onura izendapena du Laudio Ikastolak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Saileko Gizarte Ekonomiarako zuzendaritzak emana. Izan ere herri onura izendapenaren bidez Eusko Jaurlaritzak Laudio Ikastolaren hezkuntza jarduera, Autonomia Erkidegoaren interes orokorrekoa eta irabazi asmorik gabekoa dela aitortzen du. Laudio  Ikastola herriaren eta herritarren zerbitzura dagoela eta zerbitzu publiko bat eskaintzen duela, alegia.

ERKIDE

Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa da.Laudio Ikastola, irakaskuntza arloko beste kooperatibekin batera, ERKIDEren bazkidea da.

Bere xede nagusien artean Lan Elkartuko Kooperatiben sektoreko erakunde ordezkaritza, defentsa eta sustapena burutzea ditu. Horrez gain informazio eta aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkie bere partaideei.

IRAKASKUNTZA ARLOKO TALDEA

Irakaskuntzako Kooperatiben Taldea Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-titularitateko ikastetxeak ordezkatzen dituen erakundea da, eta 2007ko martxoaren 7an sortu zen legez, nahiz eta aurrez ere bazuen ibilbide bat egina.

Gaur egun Irakaskuntzako 80 Kooperatiba daude bertan, eta horietan 64.515 ikasle, 4.854 irakasle, 1.129 irakasle ez direnak eta 5.983 lanpostu

Elkartearen helburuen nagusia Irakaskuntzako Kooperatiben interesen adierazpide izatea da. Horrez gain Irakaskuntza Kooperatiben garapena sustatu nahi du taldeak, parte hartzea bultzatuz eta ERKIDEren politika orokorraren diseinuan eta garapenean lagunduz.