Skip to main content

2024/25 17 Azaroak 25

Irudia
logo morea

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.

Astelehenean, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, ekintza ekintza ezberdinak antolatu ditugu Ikastolan.


ETORRI MOREZ JANTZITA!

Ekimena etapa guztietara zabalduko dugu, bertoko ikasleen ezaugarrietara egokituta. 

Haur Hezkuntzan, mari more kanta eta dantza baliatuko dute eguna girotu eta lanketa egiteko.  

Lehen Hezkuntzan ere, zenbait bideo eta kanta baliatuko dituzte gaia lantzeko eta indarkeria matxistaz hausnartzeko. 

Bigarren Hezkuntzan, maila bakoitzean proiektu ezberdina jorratuko dute. 


INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO HARRESIA

Eguneko ekintza bateratua etapa guztietako ikasleekin osatutako giza katea izango da. Ikastola indarkeria matxistarik gabeko gunea dela eta horrela izatea nahi dugula aldarrikatuko dugu.

 

BERDINTASUN TOPAGUNEAREN HURRENGO BILERA 


Ikastolako Berdintasun topagunearen hurrengo bilera azaroaren 26an16:30ean burutuko dugu idazkaritzako bilera gelan.

Betiko moduan, bilera irekia da eta Ikastolako kide guztiok berton parte hartzeko aukera dugu.

 

Azken zirkularrak

Irudia
Araba Euskaraz / Ohiko Batzar Orokorra / Hitzetatik ekintzetara dinamika / Arituz esukarazko baliabideen plataforma digitala / HH3-4-5 txintxiburduntzi eguna / DBHko txangoa eta azken egunerako argibideak
Batzar Orokorra / Antzerkigintza emanaldiak / Araba Euskaraz / Euskalgintza Kontseilua / Zuhatzako udalekua / Sorginak Laudio Txikin / LHn galdutako arropak / Kontsumobide tailerrak / Bertsolari eskola topaketak / DBHko…
Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…