Skip to main content

Jantoki zerbitzua 24/25 ikasturtea

2024/07/11
Irudia
jantokia

2024/2025 ikasturtean jantoki zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen:

 

JANTOKIKO LAGUNTZAILE TXANDA

Jantokia darabilten 4 urtetik DBH4 arteko ikasleen familia guztiek jantokian laguntzeko 16 eguneko txanda burutu beharra dute edo bestela dagokion kuota ordaindu, 166,78€ (bi zatitan ordaintzekoa, abenduan eta otsailean). Familia guztiek egiten duten aukera adierazi beharko dute ikaslearen alta komunikatzean.

Ikastolak txanda sistemaren funtzionamendua antolatzen duen arautegi hau ezarri du guztion artean ikasleek jasotzen duten zerbitzua hobetu dezagun:

1. XEDEA.    Txandaren xedea jantokiko garbiketa lanetan laguntzea da.

2. EUSKARA. Jantoki zerbitzuaren euskara hutsezko funtzionamendua berma dezagun,  txandan parte hartuko duen pertsonak euskarazko ahozko komunikazioa bermatzeko behar adinako konpromisoa erakutsi beharko du.

3. EGUTEGIA. Txandarako ezarritako egun guztiak bete beharko dira, beti ere txanda egutegian ezarritako datatan.  Txanda egunik bete gabe utziz gero, kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko da. Txandaren egun kopurua urteroko plangintza antolatzean zehaztuko da; printzipioz 16 egun dira.

4. ORDUTEGIA. Txandaren ordutegia osorik bete beharko da egunero: 12:15etik 15:00etara.

5. BAZKARIA. Txandako partaideek ez dute jantokian bazkalduko.

6. AHAIDETASUNA. Txandako partaideak txanda  betebeharra eragin duen ikaslearen 1.mailako senitartekoa eta Ikastolako bazkidea behar du izan.

7. IZEN EMATEA. Ikasturte hasieran egindako aukeraketa ezin izango da aldatu. Plangintzak ahalbidetuz gero, ikasturtean zehar sortutako alta berriei txanda sisteman parte hartzeko aukera eskainiko zaie.

8. ELIKAGAIEN MANIPULATZAILE KARNETA. Jantokiko auzolanean parte hartuko duten pertsonek elikagaien manipulatzaile karneta beharko dute. On-line eskuratzea dago ondorengo web gunean: hazia.net.

Azken zirkularrak

2024-07-11
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO FUNTZIONAMENDUA
2024-07-11
3 urtetik aurrerako ikasleen eskola ordutegia osatzeko zerbitzua  
2024-07-11
2024/2025 ikasturtean garraio zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen:
2024-06-04
DBHko ikasleentzako Gorbeia Parke Naturalean mendi egonaldia antolatu dugu ekainaren 19tik 21era.