Skip to main content

Bertso topaketa

Irudia
BERTSO TOPAKETA

Azken urteotan bezala, aurten ere bertso eskolak izan dituzte Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek.

Egin duten azken ekimenetako bat Eskualdeko Eskolarteko Topaketa izan da. Hau pasa den maiatzaren 24an izan zen eta Laudioko Lezeaga aretoan egin zuten.

Topaketa horretan 5. eta 6.mailako talde banak parte hartu zuen eta 6.mailakoak finalera sailkatu ziren! Zorionak!

Arabako Eskolarteko Txapelketa finala ekainaren 1ean, larunbatean, Zigoitiako frontoian ospatu zen.

Parte hartzaileek eta entzuleek primeran pasatu zuten!

Zuek ere haiek bezain ondo pasatu nahi baduzue...

 

Eskerrik asko, Unai!

Unai Mendibil da astero-astero bertso eskolak ematera datorren bertso irakaslea.

Azken albisteak

Irati Saratxaga Garcia, Markel Gallego Ortiz de Luna, Naioa Garcia Ausin, Jon Aldama Mendia, Peio Altube Arregi eta Libe Pérez Ugalde, Laudio Ikastolako Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak dira.
Ekimenaren helburua Batten sindromea duten haur biren familia laguntzea izan da
Elkartasunak ez du mugarik, ekimenek ez dute etenik.
Izen ematea martxoaren 4ra egongo da zabalik laudioikastola.eus/lan-poltsa atalean