12 eta 16 urte bitarteko 4 ikasmailatan antolatzen da.
LAUDIO IKASTOLAK, BIZITZAKO EGOEREI AURRE EGITEN DIEN PERTSONA KONPETENTEA HEZTEKO, IKASLEA BIZITZAKO EGOERA KONPLEXU ETA ESANGURATSUEI IRTENBIDEAK BILATZEN JARTZEN DU.
Aurretik dakienaz gain, ezagutza berriak eskuratzen ditu eta horietan trebatuko da. Azkenik, ikasi eta menperatu duen hori guztia modu integratuan mobilizatuz, egoerari irtenbidea emateko. Horri Integrazioaren Pedagogia deitzen zaio, eta 12-16 urte bitarteko etapa honetan lantzen da.
Ikasleak behar duen material guztia plataforma digital baten izango du, Ikastolen Elkarteak sortu duen “Ikasgunea” plataforman, alegia. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria izango du tresna nagusitzat.
Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako azken ziklotik hasi eta DBHn ere EKI egitasmoarekin egiten du lan azken urteotan. Ikastolen Elkartearen egitasmoa da EKI, eta ikastolak horren aldeko hautua egin zuen, izan ere, ikasleek konpetentziak lantzen dituzte eta bizitzako egoera errealetarako prestatzen dira. Lanketa, oro har, euskarri digitalean egiten da.
Honez gain, bestelako proiektuetan ere murgildurik egotea ezinbestekotzat jotzen dugu. Bide horretan, lan kooperatiboari berebiziko garrantzia ematen diogu. Ikaskidetza apurka-apurka gure lan egiteko oinarri bilakatu nahiko genukeelarik. Horretarako ikasle-kooperatibaren proiektua lantzen hasiak gaude.